Erbesteko Eusko Jaurlaritzak greba orokorrera deitu zituen herritarrak, Burgosko Auziaren aurka

Duela
54
urte
Leizaola izan zen Agirreren ostean, erbesteko Eusko Jaurlaritzako lehendakaria.

1970ko urriaren 19an,

Erbesteko Eusko Jaurlaritzak greba orokorrera deitu zituen herritarrak, Burgosko Auziaren aurka. Leizaola lehendakariak Euskal Herriaren egoera salatu zuen agiri baten bidez, poliziaren eskuetan auzipetuek jasandako torturak gogor gaitzetsi zituen, eta epaiketaren lehen egunerako egina zegoen greba orokorrarekin bat egin zuen.

 

Hamasei etakideren aurkako auzia frankismoaren aurkako prozesu bilakatzen saiatu ziren. Deklaratzen azkena zen Mario Onaindiak epaiketa hautsi zuen “Gora Euskadi Askatuta!” oihuka eta izugarrizko iskanbila sortu zen, auziperatu guztiak Eusko Gudariak abesten eta indarrez salatik atera zituztenean. Klandestinoki grabatu eta eskuz esku ezkutuan zabaldu zen une horren grabazioa, hunkidura sozial handia eraginez euskal gizartean. Akusatuetako seiri heriotza zigorra ezarri zieten, baina azkenean, Francoren aurkako presioa hartzen ari zen indarraren eraginez, heriotza zigor horiek ez ziren bete kartzela zigorrez ordezkatu zituzten.

Iturria:

Mikel Antza, Arroz urez (Txalaparta).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
50
urte