Espainiako Poliziak hamabost gazte atxilotu zituen Euskal Herrian, Segi gazte mugimenduko kide izatea egotzita

Duela
14
urte

2010ko urriaren 22an,

Espainiako Poliziak hamabost gazte atxilotu zituen Euskal Herrian, Segi gazte mugimenduko kide izatea egotzita. 300 agentetik gorak parte hartu zuten operazioan eta gerora Espainiako Barne Ministro izango zen Fernando Grande-Marlaska Auzitegi Nazionaleko epaileak agindu zuen sarekada. Hedabide espainiarrek ETArekin lotu zituzten militante gazteak. Atxilotuetako askok torturak salatu zituzten. Hainbati karguak erretiratu zizkioten gerora, eta zazpiri seina urteko espetxe zigorra ezarri zieten.Ertzaintza gazteen abokatuek kondena ezagutu aurretik atxilotzen saiatu zen, legez kanpo, elkartasuna antolatzea ekidin asmoz. Hiruk ihes egitea lortu zuten, eta Gasteizko herri harresia altxatu zen haien defentsan. 2015ean Konstituzio Epaitegiak ebatzi zuen legez kanpoko atxiloketak izan zirela.

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
50
urte