22 preso Ondarretako kartzelatik atera eta Hernaniko hilerriko horman fusilatu zituzten frankistek

Duela
90
urte

1936ko urriaren 20an,

22 preso Ondarretako kartzelatik atera eta Hernaniko hilerriko horman fusilatu zituzten frankistek. Donostia frankisten eskuetan erori zenetik Ondarretako kartzela gainezka zegoen.

Leku falta fusilamentuekin konpondu zuten faxistek, eta urria eta azaroa bitartean 200 preso ezkertiar eta abertzale fusilatu zituzten Hernanin. Beste ehunka hainbat lekutara eraman zituzten 1937 hasieran, hiltzeko. Beste asko lan esklaborako baliatu zituzten, hala nola, Ondarreta ondoan hasten den Zumalakarregi etorbidea egiteko.

Iturria:

Mikel Aizpuru (zuz.), El otoño de 1936 en Guipúzcoa. Los fusilamientos de Hernani (Alberdania).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
365
urte
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.