1936ko abenduaren 24an,
Euzko Gudarosteak eta erreketeek Eguberrietako su-etena adostu zuten Kalamuan, Elgoibarko frontean. Hasteko, lubaki batetik bestera elkarrizketan aritu ziren, eta haietako zenbaitek elkar ezagutzen zutela ohartu ziren. Hala, su-etena adostu eta lubakietatik at elkartu ziren bi aldeetako borrokalariak. Jose Goñi sozialista nafarrak eman zuen gertaeraren berri La lucha de clases kazetan, baita denek elkarrekin atera zuten argazkia argitaratu ere. Haren hitzetan, landako gazteak ziren errekete haiek, jauntxo karlisten egoskorkeriak eta agintari errepublikanoen inozokeriak itsutuak. Gerraren albisteen berri eman zioten elkarri, Nafarroan ezkertiar eta abertzaleen aurka eginiko basakeria zenbait barne.
Iturria:
Iturria: Osasuna Memoria, La tregua de Kalamua: Navidad, guerra civil y alto el fuego (Naiz, 2024ko abenduak 26).