Arabiar Matxinada Handia hasi zuten palestinarrek, dominazio britainiarraren aurka

Duela
90
urte

1936ko apirilaren 19an,

Arabiar Matxinada Handia hasi zuten palestinarrek, dominazio britainiarraren aurka. Gerra arteko garaian, britainiarrek palestinarren arteko zatiketa sustatu zuten. Horregatik, herri izaerako altxamendu horrek sorpresaz harrapatu zituen britainiarrak eta elite palestinarra. Sei hilabeteko greba orokorra egin zuten eta ondoren hiru urteko altxamendu armatuan murgildu ziren. 1937ko urrian britainiarrek Palestinaren lurren %17 Juduen Estatu Nazionala eratzera bideratzea proposatu zuten. 1939ra arte, britainiar armadak 100.000 soldadu erabili zituen matxinada zapaltzeko eta milaka lagun atxilotu edo hil zituzten.

Iturria:

Rashid Khalidi, Ehun urteko gerra Palestinaren aurka (UEU).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...