ARGIA.eus

Bultza kazetaritza independentea
Igandean jarraitu emaitzak zuzenean 21:00etatik aurrera

Beren borondatearen kontra frankisten Sanjurjoren Tertzioan erreklutatutako ehunka ezkertiar espetxeratu zituzten Zaragozan

Duela
87
urte

1936ko urriaren 2an,

Beren borondatearen kontra frankisten Sanjurjoren Tertzioan erreklutatutako ehunka ezkertiar espetxeratu zituzten Zaragozan. 700 lagun, gehienak nafarrak, Zaragozara bidaliak zituzten instrukzioa egitera Francoren alde borrokara bidaltzeko. Hilabetez izan zituzten entrenatzen, eta urrian, frontera bidali behar zituztenean, zurrumurrua zabaldu zen desertatu egingo zutela. Ondorioz, buelta emateko agindu eta berriro Zaragozako kuartelean atxilotu zituzten. Besterik gabe, soldaduak exekutatzen hasi ziren. Hamar egun iraun zuen sarraskiak, eta 300 lagunetik gora hil zituzten, horietatik 218 nafar identifikatu zituen Altaffaylla Kultur Elkarteak.

Badira Teruelgo apezpiku Anselmo Polancorena bezalako testigantzak. Pepe Melerok dioenez, "Gotzain Jauregiko balkoitik, ezer egin gabe, Gerra Zibilaren lehen egunetan Tertzio Sanjurjoren desfilea hirian zehar ikusi zuen. Soldadu frankistek baioneten puntan belarriak, sudurrak eta preso errepublikarren beste gorputz zati batzuk zeramatzaten, gertaera gerra ororen gehiegikeria naturaltzat joz".

Iturria:

Josu Chueca eta Luis Fernandez, Espainiako Gerra Zibila Euskal Herrian. (Euskaldunon Egunkaria).

Kanal hauetan artxibatua: Efemerideen kanala  |  1936ko gerra

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik


Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik