250 pertsona hil zituen Txileko Poliziak, haragiari jarritako zergaren aurkako manifestazioari tiroka

Duela
121
urte

1905eko urriaren 22an,

Gobernuak haragiari jarritako zerga berrien aurkako manifestazio jendetsuaren aurka tiro egin zuen Txileko Poliziak eta 250 lagun hil zituen. Egun hartan milaka langile batu ziren manifestaziora, esanez zerga hori soilik produktore handiek diru gehiago irabazteko planteatua zela eta amaieran presidenteari beren eskaerak helaraztera joan ziren, bidean zenbait txikizio eginez. Polizia gainditu egin zuen egoerak, eta hala, Riesco presidenteak urgentziaz neurriak eskatu eta Roberto Silva Renard jeneralaren aginduetara, manifestazioa zapaldu eta sarraskia egin zuten. Haragiaren greba, Aste gorria edo Haragiaren mitina gisa gogoratzen da mobilizazio hura.

Egun hartako argazki zenbait jarraian:

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
365
urte
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...