1936ko uztailaren 28an,
Donostian frankistek amore eman zuten goizaldeko 6:00etan Loiolako kuartelean milizianoek, hamar eguneko borrokaldien ostean. Uztailaren 18ko estatu kolpearen ostean, Loiolako kuarteleko militarrak hiria hartzen saiatu ziren, baina ez zuten lortu.
Udaletxean, Nautikoan eta Maria Cristina hotelean gotortu ziren hasieran, baina atzerantz bota zituzten. Nafarroatik zetozen karlistak hirira heldu aurretik Loiolako kuartela hartzea hil ala bizikoa izan zen, eta bertako armak bereziki preziatuak izan ziren fronte popularreko kideentzat.
Gaian sakontzeko Irutxuloko Hitzak argitaratu dituen erreportaje hauek gomendagarriak dira: 36ko gerrak 90 urte: hamarkada iraultzaile baten amaiera, Bi hilabeteko erresistentzia gogorra eta Izen-abizenak dituen gerra bat.
Iturria:
Mario Salegi. Verano del 36. Diario de un gudari. (Txalaparta).