Wilhem Wakonigg espioi naziaren aurkako epaiketa hasi zuen Euzko Jaurlaritzak: fusilatu egingo zuten

Duela
90
urte

1936ko azaroaren 16an,

Wilhem Wakonigg espioiaren aurkako epaiketa hasi zuen Euzko Jaurlaritzak. Enpresari eta diplomatiko austriarra XX. mende hasieran jarri zen Bilbon bizitzen, eta euskal burgesiarekin harremanak egin zituen. 1917ko Gerla Handiaren atarian, Austrohungariako kontsulorde izendatu zuten Bilbon, eta garai hartan alemaniarren aldeko espioitza lanak egin zituen. 1936ko Gerra hasi zenean frankisten zerbitzura jarri zen. Urriaren 28an atxilotu zuten Getxon, maletan Bilboko defentsarako planen dokumentuak zeuzkala. Euzko Jaurlaritzaren aurkako espioitza eta sabotaje lanak egin zituen.

Azaroaren 19an fusilatu zuten Derioko hilerrian, Paraguayko kontsul Martinez Arias eta José Anglada komandantearekin batera. Wakoniggen suhia Luis Ortuzar zen, Ertzaintzaren lehen zuzendaria eta Jaurlaritzak kargugabetu egin zuen.

Iturria:

Ingo Niebel, Al infierno o a la gloria. Vida y muerte del ex consul y espia Wilhelm Wakonigg en Bilbao, 1900-1936 (Alberdania).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.