Nafarroako Gobernuak euskara zonifikatzeko lege baztertzailea aurkeztu zuen publikoki

Duela
41
urte

1985eko urriaren 25ean,

Nafarroako Gobernuak euskara zonifikatzeko lege baztertzailea aurkeztu zuen publikoki. PSNko Gabriel Urralburu zen presidentea eta azkenean hurrengo urteko abenduan onartuko zuten Nafarroako Legebiltzarrean.

Hiru zonaldetan banatu zen Nafarroa: "euskalduna", "mistoa" eta "ez-euskalduna"; herritarrei hizkuntza eskubideak bizi diren lekuaren arabera aitortuz edo urratuz.

Ordutik, Nafarroako leku askotan, ez da eskola publikotan euskarazko eskaintzarik eta lanpostu publikoak eskuratzeko orduan puntu gehiago ematen dituzte atzerriko hizkuntzek, hala nola alemanak, batere ematen ez duen euskararen aldean.

Iturria:

El euskera en Nafarroa, relegado a solas las zonas vascoparlantes (Egin, 1985ko urriak 26).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
365
urte
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...