Kataluniako Errepublika aldarrikatu zuen Companys presidenteak, 34ko Urriko iraultza betean

Duela
92
urte

1934ko urriaren 6an,

Kataluniako Generalitateko balkoitik Lluis Companysek Kataluniako Errepublika aldarrikatu zuen Espainiako Errepublika Federalaren baitan. Espainiako Gobernuan eskuina sartzean Kataluniarekin zuen harremanak okerrera egin zuen. Era berean, bezperan greba orokor iraultzailea hasi zen estatuan eta Katalunia osoan zabaldu zen.

Testuinguru horretan egin zuen aldarrikapena, baina Espainiako Gobernuak armada bidali, 74 pertsona hil, 252 zauritu eta 5.000 pertsona atxilotu zituen, tartean, Generalitateko kide guztiak. Kataluniaren autonomia bertan behera utzi zuen.

 

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
365
urte
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.