'Txirrita' bertsolaria hil zen, bertsolaritzako figura nabarmenetariko bat

Duela
90
urte

1936ko ekainaren 3an,

Txirrita bertsolaria hil zen, bertsolaritzako figura nabarmenetariko bat. Ereñotzun (Gipuzkoa) sortu zen 1860an, eta hargina zen lanbidez. Bizitza gogorra izan arren bere pasarte umoretsuengatik da ezaguna. Bere bertsokera eskola zaharrekoa eta umorez josia zen, baina era berean ezagutzaz jantzia eta kontzientziaz betea. 1936ko ekainean, hil baino egun batzuk lehenago Goizuetara bertsotara zihoala buruko atakeak jo zion, eta horren ondorioz zendu zen. Urte hartan eskuratu zuen Bertsolari Guduko txapela. ETB1ek, zenbait hamarkada geroago, berari buruzko marrazki bizidunak egin zituen.

Iturria:

Jose Manuel Lujanbio - Wikipedia

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
10
urte
Rojavan da euskal delegazio sozial bat eta ARGIA bertan da
Jarraitu webgune honetan nondik norakoak.
Kurdistango gatazka isilaraziaz bertatik bertara informatuko dugu egunotan, Lander Arbelaitz kazetariaren bitartez.