Javier Larrauri zauritu zuen Guardia Zibilak Legorretan Lan egiten zuen gasolindegian metrailatuta

Duela
51
urte

1975eko urriaren 21ean,

Javier Larrauri zauritu zuen Guardia Zibilak Legorretan. Lan egiten zuen gasolindegian metrailatu zuten, eta bina tiro jaso zituen hankan eta eskuan, eta bosgarren bat, larriena, sabelean. Propaganda antifrankista zabaltzen zuen talde bateko kidea zen, eta mugimendu arraroak sumatuta, lanean gordeta zituen kartzelen egoeraren aurkako eskuorri batzuk ibaira botatzera zihoan guardia zibilek eraso egin ziotenean. Egun haietan hainbat izan ziren atxilotuak, eta askok torturak salatu zituzten.

Iturria:

Joseba Zabalza, Gogoan hartzeko izenak (Euskal Memoria Fundazioa).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
365
urte
Kontsultatu Hemeroteka berria
1919tik gaur arteko aldizkari guztiak online
150.000 orrialdetik gora dira, euskaraz eta Euskal Herriari idatziak. Mende bat baino gehiagoz, Euskal Herriko historiaren lekuko eta euskal kazetaritzaren eragile izan da ARGIA. Ondare hori euskal komunitate osoaren zerbitzura jarri dugu lizentzia libreekin.