Daniela Albizu jaio zen Urruñan, euskararen eta euskal kulturaren aldeko ekintzaile nekaezina

Duela
90
urte

1936ko maiatzaren 23an,

Daniela Albizu jaio zen Urruñan, euskararen eta euskal kulturaren aldeko ekintzaile nekaezina. Irakaskuntzan zein idazle eta politikari gisa aritu zen. Urruñako herriko etxean lehen zinegotzi abertzalea izan zen, Herritarrak plataformarekin. Daniel Poulou eskuineko auzapezaren garaian proiektu urbanistikoen aurka borrokatu zen udalbatzan. Kartzelan ere sartu zuten, bi hilabetez, 2003an iheslari bat etxean hartzea egotzita. Euskararen irakaskuntza eta pedagogia bultzatzeko IKAS elkarteko lehendakari izan zen, eta zenbait liburu ere eman zituen argitara. 2015eko otsailaren 26an zendu zen eta hamar urte geroago, martxoaren 8an, Urruñako herriko etxeak plaza bat eskaini zion.

Iturria:

Joseba Aurkenerena, Adiorik ez, Albizu Anderea! (Naiz, 2015eko martxoak 3).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
40
urte
Duela
45
urte
Duela
140
urte
Rojavan da euskal delegazio sozial bat eta ARGIA bertan da
Jarraitu webgune honetan nondik norakoak.
Kurdistango gatazka isilaraziaz bertatik bertara informatuko dugu egunotan, Lander Arbelaitz kazetariaren bitartez.