Juana Josefa Goñi eta bere sei seme-alaba Legarreko leizera jaurti zituzten, Gaztelun

Duela
90
urte

1936ko abuztuaren 30ean,

Haurdun zegoen Juana Josefa Goñi eta bere sei seme-alaba Legarreko leizera jaurti zituzten, Gaztelun. 1936Ko gudan egindako krimenik gogorrenetako bat izan zen.

80 urte igaro behar izan dira 50 metroko sakonera duen leize hartan gertatutakoa argitzeko: bere herrikideek bilkura bat egin zuten, herriko baratzeetan lapurreta txikiak egiten zituela eta, eta adostu zuten herritik botatzea. Bere senarra gudatik itzuli zenean, familia erabat desagertuta zegoen eta inork ez zion gertatutakoa kontatu.

Jose Mari Esparzak eginiko urteetako ikerketari esker, 36ko gudak estali zuen krimena argitu zuten eta Aranzadi elkarteak familiaren hezurrak aurkitu zituen 2017an.

Iturria:

Jose Mari Esparza, La sima. ¿Qué fue de la familia Sagardia? (Txalaparta).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...