Manuel López Treviño torturatzailea eta Zarauzko Guardia Zibilaren burua hil zuen ETA pm-k

Duela
51
urte

1975eko urriaren 18an,

Manuel López Treviño torturatzailea eta Zarauzko Guardia Zibilaren burua hil zuen ETA pm-k. Badajozen jaioa, antieuskaldun ezaguna zen herrian eta Txerrimutur gisa ezagutzen zuten. ETA pm-k atentatua bere gain hartu zuen komunikatuan azaldu zuenez, pertsona ugarik salatu zuten López Treviñok torturatu zituela, eta heriotzara zigortutako Txiki, Otaegi eta Garmendia etakideei elkartasuna adierazteko manifestazio batean “euskaldunak hil!” oihukatuz jendearen aurka tiroka hasi zela. Atentatuaren erantzuleak harrapatu nahian, Guardia Zibilak dozenaka pertsona atxilotu eta torturatu zituen Zarautzen, eta martxoan herria okupatu zuen, tabernak hustu eta etxeetako leihoei tiro egin zieten.

Iturria:

Emilio Lopez Adan, Borroka armatua Euskadin. 1967-2011. Lehen liburukia, 1967-1980 (Maiatz).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
365
urte
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...