Armaz beterik iritsi zen Bilboko portura Andreev lurrunontzi sobietarra

Duela
88
urte

1936ko azaroaren 02an,

Armaz beterik iritsi zen Bilboko portura Andreev lurrunontzi sobietarra. 15 ehiza-hegazkin, 30 gerra-gurdi blindatu, hamabost kainoi automatiko, 200 metrailadore eta sei kainoi ekarri zituen. Iparraldeko frontean banatu zuten material blindatua, asturiar, kantabriar eta euskaldunen artean era ekitatiboan, baina zonalde menditsuetan arazoa eman zuen.

Gasteizerako bideak frankisten kontrolpean egoteak ere aurrera egiteko eragozpen handia izan zen hauek banatzeko orduan.

Iturria:

Asociación Sancho de Beurko, Tanques rusos para el Ejército vasco. Autos blindados BA-6 y FA-I en la batalla de Villarreal (elDiario.es, 2020ko otsailak 13).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
25
urte
Duela
40
urte