Istiluak Baionan Miarritzeko Europar Batasunaren goi-bileraren azken egunean

Duela
26
urte

2000ko urriaren 14an,

Istiluak Baionan Miarritzeko Europar Batasunaren goi-bileraren azken egunean. Kontragailurreko talde ezkertiar eta abertzaleek manifestazioa deitu zuten, jende eta herri guztien eskubideak babestuko dituen Europa demokratikoaren alde. Manifestazioaren ondoren, ehun bat lagunek, aurpegiak estalita, banku baten egoitza erre zuten, eta Frantziako Polizia jendetzaren erdian sartu eta gas negar-eragilea botatzen hasi zen. Istiluak hirian zehar zertxobait zabaldu baziren ere, ez ziren aurreko egunetakoen mailara iritsi. Goi-bilerak iraun bitartean jazotako istiluetan dozenaka lagun atxilotu zituzten, eta zenbait mugaz bestaldera kanporatu zituzten.

Iturria:

Eneko Bidegain, Bi pertsona preso sartu dituzte istiluetan parte hartu dutelakoan (Euskaldunon Egunkaria, 2000ko urriak 15).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
365
urte
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...