Donostia hartu zuten frankistek

Duela
90
urte

1936ko irailaren 13an,

Donostia frankisten eskuetan erori zen eta Lacar tertzioko errekete nafarrak, eguerdian Mirakruz kaletik sartu ziren Ignacio Ureta Zabala buru zutela. Irun galdu ostean, eta frankistak Andoain, Hernani eta Errenteriatik barrena erasoan ari zirela, hiria ebakuatzeko erabakia hartu zuen Defentsa Batzordeak.

Frankistek Donostia bandera gorri-horiz josi zuten, eta erakunde ezkertiar, errepublikano eta abertzaleen egoitzak lapurtu eta txikitu zituzten. Defentsa Batzordea defentsa-lerroa antolatzen saiatu zen orduan, frankisten aurrerapena geldiarazi asmoz, baina egun gutxiren buruan frontea Eibar eta Elgetaraino iritsi zen, eta han egonkortu zen. Eskualde horiek salbu, Gipuzkoa kolpisten esku zegoen.

Iturria:

Mikel Errazkin Agirrezabala eta Juantxo Agirre-Mauleon (argk.), 1936ko Gerra Euskal Herrian: historia eta memoria (Udako Euskal Unibertsitatea).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
20
urte
Duela
90
urte
Duela
90
urte
Duela
90
urte
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...