41 pertsona heriotzara zigortu zituzten Uztaritzen sorginkeria egotzita

Duela
450
urte
Inkisizioaren basakeria irudikatzen duen ilustrazio bat.

1576ko urriaren 2an,

Sorginkeria egotzitza 41 pertsona heriotzara zigortu zituen Uztaritzen epaile batek. Lanetabarta etxeko Marie de Chorropique, auzipetu nagusia, sutan erre zuten, eta beste 40ak hil. Haurrak akelarreetan erabiltzeko hiltzea egotzi zieten. Halere, epaiak ez zuen beharrezko prozedura bete, auzipetuei ez baitzien apelatzeko aukerarik eman. Pierre De Lancre inkisidore krudelari ere arreta deitu zion epailearen utzikeriak, idatzi zuenez. Euskal Herrian, dokumentatua dagoen inkisizioaren lehen exekuziotik (1329) azkenera (1610), 200 eta 323 pertsona artean hil zituzten, gehienak emakumezkoak eta denak "legez".

Iturria:

José Dueso, La caza de brujas en Euskal Herria a través de sus principales procesos judiciales (Txertoa).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
365
urte
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.