Kalitatezko gertuko kazetaritza egiten duelako eta euskal komunitatea trinkotzeko tresna egokia iruditzen zaidalako.

Azpeititik Amaia
Laburrean

Igandean autorik gabeko nazioarteko eguna izan da. Agintariak korriketan ikusi ditugu han eta hemen. Basquetourrek "Euskadi" bizikletaz bisitatzeko nazioarteko erreferentea dela dio, naturarekiko errespetuan. Garraio publikoa egun batez doan jarri dute " Autorik gabeko Europako Eguna" oroitzapen txartela opari. Dena izan da berde eta green. Gainerako 364 egunetan, ordea, tunelek, biaduktuek, autobiek, suntsipen handiko trenek eta, oro har, porlanaren hedapenak ez du atsedenik hartzen. Garraio pribatuaren sustapenak erakundeen argi berdea du, kutsaduraren onurarako eta espazio naturalen kalterako. Dirutza publikoak makroeraikuntzetarako bideratzen jarraitzen dute, Osakidetza, zaintza sistema, edo garraio publikoaren sarea bera ere dardarka daudenean.

Argazkia: Ehunka lagunek salatu dute asteburuan Sestao eta Getxo ibarra azpitik lotuko dituen makrotunela. 450 milioiko aurrekontua –printzipioz– duen proiektuaren sustatzaileek onartu dute trafikoa %33 handituko duela. Oskar Matxin Edesa / Foku
Testua: Axier Lopez

Azoka
ARGIA Solasaldiak ARGIAko egileekin hitzaldi, liburu aurkezpen, tailer edo bestelakorik antolatzeko aukera duzue: solasaldiak@argia.eus
ARGIA buletin digitala
Astelehenetik ostiralera, 21:00etan zure e-postan