Migratzaileei hizkuntza harrera egiteko jardunaldiak egingo dituzte Gasteizen

  • Urriaren 10 eta 11n Gasteizko Europa Jauregian egingo dira Euskalgintzaren Kontseiluak eta Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak lankidetzan urtero antolatzen dituzten jardunaldiak.


2024ko irailaren 26an - 12:27
Azken eguneraketa: 17:31

Ongi etorri euskararen mundura. Harrera jardunaldiak izena izango dute, eta euskal herritar berriak euskararen normalizazio eta biziberritzean aliatu izan daitezen, hizkuntza harrera protokolo egokiak diseinatzeko zumeak jartzea izango dute helburu. Jardunaldiak doakoak izango dira, baina beharrezkoa da izena ematea, urriaren 9a baino lehen.

Jardunaldi hauen funtsa izango da hizkuntza harrera egokira ailegatzeko orain arteko azterketa, hausnarketa eta indarrean jarritako praktikak elkarbanatzea. Horretarako, euskal herritar berriek euskararekiko izan duten esperientziaren berri jasotzeaz gain, haiek euskarara hurbiltzeko hainbat lekutan martxan diren lanketak ezagutuko dira, erakunde eta elkarte desberdinek abian jarritakoak. Bestalde, iraganeko immigrazio esperientziek euskararen biziberritzeari egindako ekarpena aztertuko da, egungorako ekarpen baliagarriak daudela sinetsita. Era berean, soziolinguistikatik, antropologiatik, psikologia-sozialetik… hainbat diziplinatatik migrazioaren eta hizkuntza minorizatuen berreskuratzeko prozesuen gurutzaketa ikertu duten adituen ahotsa jasoko da. Guztia, hizkuntza harrera egokirako protokolo eta politika publikoak diseinatzeko zumeak jartzeko.

Iraganeko eta egungo esperientziak

Lehen egunean, urriak 10, 09:30ean, Aitor Aldasoro Iturbe Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordeak eta Idurre Eskisabel Larrañaga Euskalgintzaren Kontseiluko idazkari nagusiak harrera egin eta jardunaldiei hasiera emango diete. Jarraian, migrazioaren kokapena jorratuko da Arkaitz Fullaondo eta Eguzki Urteaga EHUko irakasleen eskutik, hurrenez hurren, migrazioaren nondik norakoak xeheki aztertuz, eta eremu administratiboen arteko aldeak ikusaraziz. Ondoren, atsedenaldi labur baten ostean, Euskal Herrira bizitzera etorri diren pertsonen bizipenak eta gogoetak entzungo dira Laura Penagos, Celeste Agüero eta beste batzuen eskutik, eta euskarak migratzaileentzako aterpe gisa duen egokitasuna aztertu ere. Hortik abiatuta, hizkuntza harrera egokirako behar diren baliabideak eta estrategiak eztabaidatuko dira mahainguru batean, Onintza Olaizola Euskaltzaleen Topaguneko hizkuntz aniztasun arloko ardunaruna, Marijo Arrieta Bilboko Udaleko Euskarako zuzendaria eta Itziar Eizagirre Gipuzkoako Foru Aldundiko Giza eskubideak eta Kultura demokratikoko teknikaria lagun.

Eguna bukatzeko, Xabier Aierdi EHUko irakasle jubilatuak eta Belen Uranga Soziolinguistika Klusterreko ikerlariak 1950eko eta 1970eko hamarkaden artean Espainiako Estatuko hainbat lurraldetatik Hego Euskal Herrira etorritako migrazioak euskararen biziberritzean izandako eragina aztertuko dute. Izan ere, haietako asko, azken hamarkadetan euskarak izan duen biziberritze prozesurako ezinbesteko elementu izan dira. Iraganeko esperientzia horien memoria ekartzea gaur egungoa egoki egin ahal izateko bidea da.

Bigarrean egunean, urriak 11, erpin desberdinetatik abiatuta egun martxan diren hainbat lanketa ere aurkeztuko dira, ondo eginak jaso, topatutako oztopo eta zailtasunak identifikatu eta aurrera begirako bideen inguruan hausnartzeko. 09:00etan, Urretxuko harrera proiektua aurkeztuko du Beñat Zamalloa Urretxuko Udaleko euskara eta gazteria teknikariak, eta jarraian hezkuntzaren garrantzia aztertuko dute Gasteizko hezkuntza eta heziketa arloko langileek, Iruñeko Kabia proiektuko dinamizatzaileek, eta ipar Euskal Herritik Seaskako hezitzaileek.

Ondoren, harrera hizkuntza minorizatu baten bidez egitearen erronkak jorratuko dira Leire Amenabar EHUko doktoreaurreko ikerlariarekin, eta amaitzeko, helduen euskalduntze-alfabetatzea estrategikoa dela jakitun, eskura dituzten baliabideak, didaktikak, erronkak… aurkeztuko dituzte sektoreko euskaltegietako ordezkariek. Azkenik, bi egunetako ekarpenen laburbilduma eginez emango zaie amaiera, 14:00etan.

Lankidetzarako espazioak

Jardunaldiek euskararen eta migrazioaren arteko elkarlanerako guneak sortzeko eta euskalduntze prozesuari buruzko ikuspegi berriak eskaintzeko parada ezin hobea eskainiko dutela azpimarratu dute Kontseiluak eta Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak. Halaber, bi erakundeen arteko lankidetzan sakontzen jarraitzeko asmoa adierazi dute.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Migratzaileak eta euskara
Ongi etorri Euskararen Mundura jardunaldiak
“Euskaldun izatea hautua da, baina hautu horri bide eman behar zaio”

Nolakoa behar du euskal herritar berriei egiten diegun harrera? Nola josi aliantzak euskararen normalizazio eta biziberritze prozesurako? Premiazko erronkei heldu diete Euskalgintzaren Kontseiluak antolatutako Ongi etorri Euskararen Mundura jardunaldietan, Gasteizen... [+]


2024-10-11 | Cira Crespo
Ongi etorri Euskararen Mundura jardunaldiak
“Ederra litzateke euskaraz kalean ikastea”

Euskalgintzaren Kontseiluak antolatutako "Ongi etorri Euskararen Mundura" jardunaldiak izan dira Gasteizen ostegunean eta ostiralean. Egun bi bete-beteak,  eta mahai gainean Euskararen normalizazio prozesuan euskal herritar berriak integratzeari buruzko praktikak... [+]


Harrera bizkorreko gelak etorri berrientzat

Eroriko askoren artean badira lorpenak ere. 35 urte inguruko ama gazte batek galdetzen zidan aurreko batean nola arraio lortzen zuten beraien eskolan etxean euskara jaso ez zuten ikaskideek etxetik euskaldunak ziren neska-mutikoek bezain ongi ikastea eta hitz egitea euskaraz... [+]


Etorri berriak
Hizkuntza lan giroan ikasteko beharra

Lanaren bidez migratzaileei hizkuntzak irakasteko metodologiak eta estandarrak aztertu edota landu dituzte Aitor Montes Osakidetzako familia medikuak, Petra Elser itzultzaileak eta Mireia Plana Plataforma per la Llenguako lehendakariordeak. Ondorioztatu dute egon badaudela... [+]


Nevada

– Zelan zaude, tio?
– Txarto, txarto. Makinara lotuta.
– Emango diozu buelta, zu gogorra zara eta.
– Ez dakit, ba. Oraingotan ez dakit.

Horixe izan zen Ameriketako osabarekin izandako azken elkarrizketa. Artzain joan zen Nevadara, aspaldi, eta... [+]


2024-01-19 | ARGIA
1950-1970eko hamarkadetan Altzara heldutako etorkinek euskararekin izan duten harremana aztertu dute

Espainiatik Donostiako Altza auzora migratutako biztanleek euskararekin izan dituzten bizipenak eta jarrerak aztertu ditu Soziolinguistika Klusterrak. Etorkinok integrazio sozialerako eta laboralerako ez zuten euskararen beharrik izan. Euskal hiztunek, berriz, migrazio-prozesua... [+]


Etorkin helduei ez diegu euskara eman behar?

UEMAk, Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak, Egin nirekin euskaraz leloa daraman kanpaina aurkeztu zuen komunikabideen aurrean pasa den hilabetean. Jatorria Euskal Herrian ez duten familiak agertu dira, UEMAko ordezkariekin batera. Esan dute maiz haur horiengana euskaldunok... [+]


2023-10-04 | Aingeru Epaltza
Diskurtso arriskutsua

Euskal Herriko azken inkesta soziolinguistikoaren Nafarroako emaitzak argitaratzean ikasi genuen: 2011tik hona, Foru Komunitatean indartu egin da euskararen erabilera sustatzearen kontrako jarrera, eta ahuldu, berriz, aldekoena. Euskal txio herrian, jendea ez da posible-ka... [+]


2023-02-08 | Reyes Ilintxeta
Luzio Tabar. Trapuketaria
“Munduko pertsona guztientzat posible ez dena pribilegioa da, ez eskubidea”

50 urte bete berri dituzte Iruñeko Arturo Campion euskaltegiak eta Nafarroako Emausko Trapuketariek, eta bietan buru belarri lanean Luzio Tabar, lehenbizi euskaltegian eta trapuketariekin orain. Bietan ezaugarri komun asko: biak herri ekimenak, behar sozial bati ... [+]


Euskarara gerturatzeko urrats txikiak Lekeition

Saltsa guztietan egon ohi dira eta Lekeitioko Ikastolak proposatutako erronkari ere ez diote iskin egin espeja-gartziatarrek. Alina Diadoma ukrainarrak prestutasun hori baliatu eta gogoz hartu du aste betez familia euskaldun batean bizitzeko erronka. Ikasleek eta familiek... [+]


Deserria

“Maketoa naiz eta arto nago”. Hala zioen udaberri aldera auzoko pareta batean loratutako pintadak. Lerro hauen atzean denari irri bihurria atera zion esaldiak, baina oso bestelako irakurketak ere izan zituen. Bigarren zentzua izan zezakeen esaldia izatetik urruti,... [+]


Migrazio erdalduna herri euskaldunetan
Zergatik gerturatzen dira euskarara? Eta zergatik urrutiratu?

Migratzaile erdaldunek euskararekin sortzen duten harremanean aldagai askok eragiten dute, eta gainera, faktoreok pertsona beraren bizi zikloan alda daitezke. Migrazio erdalduna herri euskaldunetan: euskararen inguruko bizipenak eta iritziak ikerlanean udalerri euskaldunetan... [+]


Eguneraketa berriak daude