Faxistek fusilatutako arrasatearrak omenduko ditu irailaren 26ko ekitaldiak

  • 88 urte eta gero, Intxorta 1937 kultur-elkartearen ekimenarekin, lore eskaintza egingo da aurten ere, monolitoetan. Ostegun honetako ekitaldian, kultur-emanaldiez gain, kalejira eta ‘Orratz-begia’ erakusketara bisita izango dira.

Artikulu hau CC BY-SA 4.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2024ko irailaren 24an - 07:00
Azken eguneraketa: 13:40
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

1936ko irailaren 26an espainiar faxistek, demokraziaren aurkako kolpe militarra eman ostean, Arrasate inbaditu zuten.

Tropa frankistek arrasatear ugari fusilatu zituzten eta giza eskubideen aurkako urraketa larri gehiago gauzatu zituzten.

Arrasatear eta debagoiendar fusilatuen omenezko monolitoetan, ostegun honetan omenaldia egingo zaie, aurten ere, 88 urte eta gero.

Intxorta 1937 elkarteak antolatuta, ekitaldi irekia arratsaldeko 18:30ean hasiko da, eta Egia zein Justizia aldarrikatuko ditu. Omenaldiak zati hauek izango ditu:

  • Txikitxu-Arrostaitz dantza taldea eta Udalaxpeko txistulari taldea: Ohorezko Aurreskua
  • Intxorta1937 kultur-elkartearen hitzak
  • Goikobalu Txiki eta Arrasate Gazte Abesbatza: Amaren Bularra
  • Lore-eskaintza Monolitoetan
  • Arroztaitz eta txistulariak: Ikurrin Dantza
  • Goikobalu eta Txorbela: Euskal Herriko seme-alabak gara eta Txori Txori
  • Jarraian, txistulariekin kalejiran, Kulturatera bertaratu eta ‘Orratz-begia’ erakusketa bisitatuko da.

Oroimen historikoa kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.