Bost urte euskara hutsezko lehen haurtzaindegia sortu zela Baxe Nafarroan

  • Larunbatean ospatu dituzte Ttinka mikro haurtzaindegiaren bost urteak Lakarran. Baxe Nafarroko euskara hutsezko egitura bakarra da, Euskararen Erakunde Publikoaren B ziurtagiriduna.

Irulegiko Irratia
Artikulu hau egilearen baimenari esker ekarri dugu.

2024ko irailaren 24an - 07:00
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Ospakizuna baliatu dute, hurbildu diren hautetsiei 2026 arte ikasle berriak hartzeko tokirik ez dutela jakinarazteko. Izan ere, eskualdeko haurrez gain, urrunagoko familietako haurrak eskolatzeko eskariak ukaiten ditu Ttinkak.

Zentzu horretan, Lakarrakoaren gisako mikro-haurtzaindegi euskaldunak sortzeko xedeak loratzen hasiak dira Bidarrain, Irulegin eta Aiherran. Euskal Hirigune Elkargoak egitasmo hauen sorrera bultzatzeko 50.000 euroko laguntza onartu zuen iragan apirilean.

 Euskal Irratiak

Haatik, egitura horietan ariko diren langile tituludun euskaldunak atzemateko zailtasunak daude.

 


Utzi erantzuna

Iruzkinik ez

Euskara kanalean gehiago
2026ko uztailaren 15
Zeroak II

Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...