Pello Zubiria kazetariak ARGIA astekarian publikatutako artikulu sorta biltzen duen liburua da Planeta Prekarioan, eta Otsail Ostegunak hitzaldi zikloaren baitan aurkeztu du liburua egileak berak.
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...