Xabier Kalparsoro eta Gurutze Iantzi Espainiako polizien eta guardia zibilen eskuetan hil zituztela 31 urte igaro direnean, Egiari Zor fundazioak ekitaldia egin du Urnietan. Eusko Jaurlaritzari eskatu dio berriz ere ireki dezala epe bat estatuaren biktimak aitortzeko eskaerak egin ahal izateko.
Pilar Garaialde Egiari Zor fundazioko kideak iragarri du beste "dinamika" bat abiaraziko dutela, estatuaren eskutik giza eskubideen urraketak jasan dituztenek biktima gisa aitortuak izateko aukera izan dezaten.
Eusko Jaurlaritzari eskatu diote 12/2016 Legean –estatuaren biktimen aitortza legea– aurreikusten den epea zabaldu dezala, oraindik eskaera egin ez dutenek hori tramitatu ahal izateko.
Xabier Kalparsoro eta Gurutze Iantziren heriotzaren 31. urteurren ekitaldian interpelatu du fundazioak Jaurlaritza, Urnietan. Garaialdek azaldu duenez, legea aspaldi onartu bazen ere, denbora gehiago egon da "itxita irekita baino".
Egiari Zorrek, eskabideak egiteko epea zabaltzeaz gain, beste hainbat pauso emateko eskatu dio Imanol Pradalesen gobernuari. Besteak beste, legea bera garatzea –erreparaziorako neurriak beste biktimekin parekatu daitezen–, eta egutegian urtero egun bat markatzea estatuen biolentziaren biktimak gogoratzeko.
"Guardia Zibilak Urnietatik bizirik eraman eta 24 ordutara hil itzuli ziguten. 31 urte betetzen dira gaurkoan, Gurutzek zituen berberak. 31 urte bertsio ofizial iraingarri bat eraiki zutenetik", Pilar Garaialde (Egiari Zor)
"Milaka giza eskubide urraketa daude aitortza ofizialik gabe –ohartarazi du Egiari Zorreko kideak– eta hori berehala zuzendu beharreko anomalia demokratikoa da".
Gurutze Iantziren kasu zehatzari erreferentzia ere egin dio Garaialdek. Gogoratu du Iantzi hil zuten operazio berean atxiloturiko hemeretzi lagunetatik, denek salatu zituztela torturak, eta argi dute berak ere "besteen kalbario bera" jasan zuela.
"Guardia Zibilak Urnietatik bizirik eraman eta 24 ordutara hilik itzuli ziguten. 31 urte betetzen dira gaurkoan, Gurutzek zituen berberak. 31 urte bertsio ofizial iraingarri bat eraiki zutenetik", esan du.
Jose Miguel Etxeberria Naparra-ren gorpua bilatzeko bigarren saiakera kontatzen duen dokumentala interneten ikusi daiteke asteazken honetatik aurrera. Igandean ekitaldia egingo dute, Batallon Vasco Españolek iruindarra duela 45 urte bahitu eta desagerrarazi zuela... [+]
Espainiako Auzitegi Goreneko Fiskaltzak, Iratxe Sorzabal atxiloturik egon zenean "tratu gizagabeak" eman zizkiotela aitortzen duen epaia baliogabetzea eskatu du, eta berriz epaitu dezatela nahi du, 1995ean Irunen jarritako lehergailu baten harira.
Epaiak dio AEBetako presidentea bere eskumenetik harago joan dela muga-zergak ezartzerakoan, eta hamar eguneko epea ematen dio horiek kentzeko.
Aste osoan ARGIAko kazetari bat dedikazio osoz izango da auzitegi barruan gertatzen denaren berri ematen, baita kanpoan Aroztegiko Elkartasun Komiteak auzipetuen absoluzioa eskatzeko antolatutako egitarau zabala jarraitzen ere. Argia.eus-en aurkituko duzue informazio guztia... [+]
Azken bi hamarkadetan indarkeria matxistaren gaia lehen lerrora ekarri du mugimendu feministaren borrokak, besteak beste, eta bikote arteko indarkeria edo “familia arazo” gisa deskribatzen zenak, eremu publikora eta kalera egin du salto. Indarkeria matxistaren... [+]
"Amorru handiko eguna" dela adierazi du Zabarteren senar Noboak, emazteak epailearen aurrean deklaratu berritan. 2024ko martxoan jokatu zen Realaren partidu baten atarian zauritu zen foam jaurtigai batekin, eta Donostiako ospitaleko Zaintza Intentsiboko Unitatean... [+]
Dakota Access oliobidearen kontrako protestengatik zigortu du Ipar Dakotako epaimahai batek erakunde ekologista, Energy Transfer Partners enpresak salaketa jarri ostean. Standing Rockeko sioux tribuak protesten erantzukizuna bere gain hartu du.
Gogora Institutuak 1936ko Gerrako biktimen inguruan egindako txostenean "erreketeak, falangistak, Kondor Legioko hegazkinlari alemaniar naziak eta faxista italiarrak" ageri direla salatu du Intxorta 1937 elkarteak, eta izen horiek kentzeko eskatu du. Maria Jesus San Jose... [+]
Geroa Baiko lehendakari eta Nafarroako lehendakariorde izandakoa enpresa bati 2,6 milioi euroko diru-laguntzak ustez modu irregularrean emateagatik zegoen auzipetuta, Davalor auzia deiturikoan. Nafarroako Probintzia Auzitegiak erabaki du auzia behin betiko artxibatzea, legalki... [+]
Atxuri auzoan 2019ko azaroaren 5ean Voxen kontra egin zuten bederatzi pertsonaren kontrako epaia iritsi da. Akusatuek ez dute espetxean sartu beharko.
Donostian 2024ko martxoan jokatutako futbol partiduaren aurretik Ertzaintzak egindako kargetan, Amaya Zabarte zaleaz gain bigarren pertsona bat zauritu zuten, ustez foam pilota batekin begian jota. Orain, kasu hori ere ikertzeko agindu du Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak.
Realaren eta PSGren arteko futbol partidu batean larri zauritu zuten zalearen kasuan, epaileak onartu du familiaren abokatuek egun hartako bideo irudi guztietara sarbidea izatea. Oldarraldian parte hartu zuten ertzain taldeetako arduradunak identifikatzeko ikerketa ere eskatu du.
Gizateriaren aurkako krimenak eta gerra krimenak egotzi dizkie Hagako auzitegiak bi sionistei. Erabakia "antisemitismotzat" jo du Netanyahuk, eta Hamasek, aldiz, "Justiziarako urrats garrantzitsutzat".
Gipuzkoako Lurralde Auzitegiaren ustez, bideo bateko irudietan ikusten denak "talka" egiten du Ertzaintzaren atestatuarekin, eta Amaia Zabarte foam bala batekin zauritua izan zenaren "ebidentzia erakusten" du, Noticias de Gipuzkoa-k jaso duenez.
Bitartekaritzaren eta pertsonen arteko komunikazio zuzenaren bidez, izaera penaleko gatazka bati konponbidea aurkitzea da Justizia Errestauratiboaren helburua. NUPek eskainiko duen prestakuntza 100 ordukoa izango da eta ikasleei titulazioaren gastuen %90 ordainduko zaie.