‘Sareko’ bilatzailea martxan, EAEko produktu ekologikoak non eskuratu jakiteko

  • Ekolurrak irailaren 23a, Europar Batasuneko Nekazaritza Ekologikoaren Eguna, aprobetxatu du tresna berria aurkezteko. Elikagai ekologikoak kontsumitzeko erraztasunak eman nahi dizkie herritarrei, Sareko bilatzailearekin: Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako ekoizle ekologikoen 269 salmenta gune mapan kokatu dituzte.

Ekolurraren webgunean bilatu daiteke non erosi bertako produktu ekologikoak.

2024ko irailaren 23an - 12:12
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

ENEEK-Ekolurrak bere helburu nagusia berretsi du nekazaritza ekologikoaren egunean, eta 2030erako erronka gogorarazi du: nekazaritza lurren %25 ekoizpen ekologikoan egitea, EBko Itun Berdeak agindu moduan. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa urrun daude zifra horretatik, lursailen %6 baitago ekologikoan ziurtatuta.

Nekazaritza eta elikadura ekologikoari beste bultzada bat eman nahian aurkeztu dute Sareko bilatzailea. Ekolurrako lehendakari Judit Garciak azpimarratu duenez, garrantzitsua da, alde batetik, ekoizleentzat “merkaturatze modu duinenak indartu eta bistaratzea” eta, bestetik, kontsumitzaileei merkaturatze modu horiek erabiltzeko “erraztasunak ematea”. Aurrerantzean herritarrek Sarean tresna erabili ahal izango dute, gertuen duten salmenta gune ekologikoa topatzeko.

269 toki ikusgai daude mapa horretan, Araban 43, Bizkaian 70 eta Gipuzkoan 156, eta ziurtatu dute gehiago izango direla. Ekoizleek “etengabe” eguneratuko dute bilatzailea, kontsumitzaileei ahalik eta informazio gehien emateko helburuz. Ekolurrak jakinarazi du askotariko eskaintza dagoela produktu ekologikoetan, eta salmenta guneak ere mota ugaritakoak direla, besteak beste, azokak, dendak, otar-banaketak eta baserriak.

Euro-hostoaren etiketa ekologikoa

Irailaren 23an Ekolurrak nabarmendu du merkatuko etiketa berdeek nahasmena eragin dezaketela erosterako orduan, eta kontsumitzaileei argitu die “euro-hostoarekin identifikatuta daudenak” direla elikagai ekologikoak. Bertakoak zein diren aurkitzeko, www.ekolurra.eus webgunean bilatu dezakete herritarrek, Sareko bilatzailean.


Laborantza ekologikoa kanalean gehiago
2025eko uztailaren 28
Udako azoka ekologikoak
Aurtengo hamabi plazak

Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.