Palestinarekin elkartasunean manifestaziora deitu dute urriaren 5ean Iruñean

  • Su etenaren aldeko kolektiboek, osasun langileek, suhiltzaileek, kirolariek…bat egin dute Golem zinemetatik irtengo den protestaren deialdian. Duela urtebete gogortu zen sarraskia salatu eta 76 urtez luzatu den Palestinarren borrokari elkartasuna adierazteko manifestazioa izanen da.

Euskalerria irratia

2024ko irailaren 24an - 07:00
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

“Bidegabekeria egoera batean neutral azaltzea, erasotzailearen alde egitea da” Desmond Tuttu Nobel sariaren hitzak gogoan, kalera ateratzera deitu dute gizarte eragileek Palestinarekin elkartasunean. “Palestinak inoiz baino gehiago behar gaitu, ez bizkarra eman” adierazi dute, “Zatoz manifestaziora, protesta egin, galdegin, Palestinaren alde, Nafarroaren alde, mundu justuago baten alde”.

Datuak eman dituzte manifestazioaren deitzaileek, protestarekin bat egiteko. “Urtebetean, azken lau urtetan mundu osoan izan diren gerra guztietan baino haur gehiago hil ditu Israelek. Urtebetean, Israelek bonba gehiago jaurti ditu Gazara, Bigarren Mundu Gerran Londres, Dresde eta Hiroshimara botatakoak baino. Israelek osasun azpiegitura eta hezkuntza azpiegituren %75a suntsitu ditu”. Gogoratu dute, pasa den urteko urrian hasitako oldarraldia ez zela izan Israelen basakerien lehen kapituloa. “Sionismoak 76 urte daramatza palestinarrak etxetik botatzen, lurrak lapurtzen, landa soroak suntsitzen, haurrak, helduak eta adinekoak espetxeratzen”.

Manifestazioa datorren urriaren 5ean, arratsaldeko 18.00ean abiatuko da Iruñeko Golem zinemetatik.


Palestina kanalean gehiago
2026ko apirilaren 15
Flotilla bat

2026ko apirilaren 13
Irten da Global Sumud Flotilla Bartzelonatik
"Indartsu gaude, helburua argi dugu eta lortzeko asmoz goaz"

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.