Plastikoan bilduta saltzen dizkigute zuritutako sagarra, mandarina, ahuakatea eta abar. Eta ez gaitu lotsagorritzen.
Gure sukaldeari bistadizo bat ematen badiogu plastikoa nagusi dela jabetuko gara. Hondakinen zatirik handiena plastikoen ontzira doa, janarienera edo organikora baino askoz ere gehiago. Era berean ontzi, poto, lanerako ohol eta trangadel dena plastikozkoa. Plastikoa jaten dugu eta plastikoak jaten gaitu. Garbitasunaren izenean eta modernotasunaren bedeinkazioaren bila plastikoa erabat nagusitu zaigu. Nahitaez etorriko da, lehenxeago edo geroxeago, plastikoa tamainaratu beharra, bizi nahi badugu behintzat. Beira, zura, papera eta abarrek hartu beharko dute indarra eta presentzia, gure elikadura katean parte hartzen duten elikagaien inguruko trasteria zabal horretan.
Orain baino aurreragoko plastikorik gabeko mundura eraman dezagun burua. Landare jendetik eratorritako gaiak ziren lehen nagusi gure bizimoduan. Soka eta lokarri, zaku, saski, zesto, otarre, kanpaza, zorro, poltsa, kaiku, abatz, edalontzi, platera, erretilu eta azpil, barrikote, ontzi, tina, kuela, suila, arratzalde arratz eta boja, malats, koilara-furtxeta, irazteko eta abar egiteko landareen hosto, azal, adar, egur eta zur erabiltzen ziren; baita animaliengandik sortutakoak ere, baina batez ere landarekiak ziren.
Kuiei begira nagoela etorri zait erretolika hau. Milaka urtean kuiak izan dira gure ontzi nagusiak. Zura eta buztina eta larrua lantzen ikasi aurretik, kuia landareak ematen zizkigun ontziak, ia landu beharrik gabe erabiltzeko prest. Fruitu aleak lehortu, hustu eta kitto. Kuiak Ameriketatik ekarri genituen; beraz, berdantzarteko amodioa da haien eta gure artekoa.
Bazen baina Amerika han zenik ere usaintzen ez zuten euskaldunen garaiko kuia bat. Agi danean Afrika aldetik ekarritakoa, gu bezala. Agi danean baratzeak landu aurretik ere gurekin genuen. Batean eta bestean beretzako izena “edankuia” topatu dut; “kurkubita” ere jasoa dago, bere aldaera mordoxkarekin; gure etxean “kurkubia” esaten diogu. Izen zientifikoa Lagenaria siceraria du; lehen Cucurbita lagenaria bezala sailkatua zegoen, baina Cucurbita generoa Ameriketatik ekarritako kuiena da. “Lagenaria” izena grekoko lagenos matrazetik dator eta “siceraria” skr erro semitikotik. Erro hori edari alkoholdunak izendatzeko erabiltzen zen, eta sagardoa esateko Europako hitz gehienen iturria da: cider, cidre, sidra, cidra, sidro, cidro, sidru, sidrs, sidras, sèidear, seidr, sistr, cydr, ????, siideri eta abar. Mediterraneo aldean “ardoaren kuia” esaten diote, batik bat mahatsaren ardoa edaten zutelako, baina guk “sagardo-kuia” esan beharko diogu, bere izen zientifikoak dioen eran, eta euskaldunok aspaldi haietan emango genion erabilera nagusia izango zelakoan… Garai haietan sagardorik ez zen izango noski, eta “pitar-kuia” esatea hobetsiko du zenbaitek…
Kurkubita aproposa da elikagaiak jaso eta maneiatzeko, batez ere likidoak; hortik “edankuia”. Donejakue bideko erromesek kantinplora gisa bakulu makilaren muturrean lotuta zintzilik eramaten zuten, egarriak jota ere…
Laster jasoko da kurkubita uzta; ondo lehortuta, barruko mamia erabat hauts egingo da eta haziak besterik ez ditu izango. Haiek ateratzeko eta gero kortxoa sartzeko adinako zulotxoa egin eta horra botila dotorea. Ez plastiko, ezta beira, ez metal… Kurkubita!
Erein urtero bere haziak eta berritu etxeko ontzidia sukaldea edertuz. Eta Oñatiko Gesaltza baserriko Graziano Anduaga zenak bere Aitonaren uzta bilduman utzi zuenari heldu: “Edaten zuela bazkarian kurkubita bat ardo”.
Onintza Enbeitak lurrari emana bizi izan den Feli Madariagaren bizitzako hainbat pasarte kontatzen ditu. Urriaren 10ean 18:30etan Muxikan, bi emakumeon artean aurkeztuko dute ARGIAren Bizi Baratzea sailean argitaratu den liburua.
Zuhaitzen hostoak erortzen ari dira, eguzkiak ez du hainbeste berotzen baina azken izpiak aprobetxatuz, bazkalostean mendi bueltatxoa ematera irten gara. Mendiaren soinuetan barneratuta, bat- batean tronpetak diruditen “kru-kru-kru” hotsak entzuten dira. Begirada... [+]
Baigorriko pentzeetan jateko sagarrak ekoizten ditu Elena Aguerre laborariak. Lekorneko Garroa etxaldean barazkigintza ekologikoan luze aritua zen, baina 2022-2023ko neguan Baigorrira lekualdatu eta proiektu berria jarri zuen abian: “Pentze bat xerkatu eta hektarea eta... [+]
Inaurkina. Inaurkingintzan buru-begi hasia dago aberats jendea, abeldun jendea, abeltzaina. Buru-begi eta buru-belarriak erne egin beharreko lana da inaurkinarena. Etxeratu nahi den zaborra da inaurkina. Izan ere, zaborra, gaur egun sortzen duguna ez bezala, begi-bistatik... [+]
Udazken sasoia iritsi zaigu eta ohikoak diren irudiak etorri zaizkigu; hostaje gorrixkak, erortzen ari diren hosto bakan malenkoniatsuak, haizeak astindutako orbela.
Suaren presentzia naturan milioika urtetan izan da (gizakion agerpena baino askoz lehenagotik). Horregatik, ohikoa da landare askok suaren aurrean adaptazio ugari edukitzea. Gure inguruan arruntak diren arteek eta ametzek, adibidez. Baita txilar askok eta otea bezalako sastraka... [+]
Altri multinazionalak Europako zelulosa lantegi handienetakoa eraiki nahi du Galizian, Palas del Rei herrian, lyocell deituriko zuntz "jasangarria" ekoizteko. Eukaliptoak, ura, moda-industria indartsua eta oligarkia politiko diruzalea. Dena du alde horretarako. Dena?... [+]
Silurikoan sortu omen ziren, kontuak atera! Duela 400 milioi urte edo gehiago. Beraz, planetako lurretan azaldu ziren lehenetako animaliez ari gara, ez da txantxetarako kontua. Eta oraindik txantxa gutxiago, garai hartako espezie batzuek luzeran bi metro ere bazituztela jakinda... [+]
Garuna dirudi, bai, intxaur alearen mamiak. Garun bikoitza. Alearen edo garauaren barrukoari “intxaur-mami”, “intxaur-ister” eta “intxaurki” esaten zaio.
Uztailaren erdialdean aurkeztu zuten 2027tik aurrera Europako Nekazaritza Politika Bateratua (NPB) izango dena, eta proposamena izugarria da: NPBaren egitura desegitea eta azken urteotan lortutako aurrerapen urriak suntsitzea.
Euskal Sagardoa Jatorri Deiturako 250 sagastietan hasiak dira jada sagar biltzen. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoari dagozkien iazko datuekin alderatuta, uzta handiagoa izango da aurten. Orotara sei-zazpi milioi kilo biltzea aurreikusten dute, datu zehatza urte bukaerarako izango... [+]
Sarraskiak ez du etenik Palestinan, eta lurraldeko txoko guztietara hedatzen ari da. Uztailaren 31n, Hebrongo (Zisjordania) Hazien Bankuaren Ugalketarako Unitateari eraso zion Israelek; bulldozer eta makineria pisutsuarekin bertako instalakuntza eta azpiegiturak suntsitu zituen... [+]
Udazkeneko zenbakia aste honetan jasoko dute ARGIAko kideek, edo berariaz Bizi Baratzeako kide egin direnek.
Abuztuaren amaieran azaltzen da, baina iraila du gogokoen. Udazkena hemen dela berritzen digu urtero. Udazkenari kolore bidea erakusten dio. Guri, ahoko zeruak jasota duen lurrinen bilduma erraldoiaren miaketa azkarra egin eta urteroko uztaldi nagusiaren dasta bitxienetakoa... [+]
Bada Garde. Urrutira gabe hor dago, urrutieneko mugaren guardan. Umetan ezagutu nuen Garde, ez dut gogoan zenbat urte nituen, baina landatuta geratu zitzaidan han ikusi nuena.-