Etorkizunean ere mendien alde

  • Orain dela hogei bat urte izandako mehatxuak datoz Gipuzkoako mendietara berriro ere, eta ez nolanahiko neurrian, gainera; tamaina eta kantitate handiagoan baizik. Proiektuok –bakarren bat jadanik eraikia; Zubietako erraustegia, kasu– landa-eremuan edota mendian dute kokalekua.

    Orain, aerosorgailu erraldoien –200m-ko garaiera dutenak– txanda da eta hektarea ugari okupatzen dituzten zentral fotoboltaikoena ere. Guztiak energia jasangarriaren izenean. Asko dira suntsiketaren mehatxupean dauden mendiak: Sañu, Txoondegi, Komisolatza, Mendibeltz, Illaun, Urraki, Izazpi, Samiño, Oleta, Meaka eta Irimo, Larramendi, Basalgo, Andutz, Ezkeltzu, Adarra, Zaburu… Horiek eta gehiago.


2024ko irailaren 26an - 12:50
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Neurri handiko azpiegitura energetiko horiek eragingo dituzten kalte ekologikoek betirako eraldatuko dute Gipuzkoa. Industriarekiko fedeari jarraituz gero, ultraindustrializatutako lurralde bilakatzeko arriskuan geundeke, mendiak eta landa eremuak zer diren jakiteko beste paraje batzuetara irten behar izateraino.

Mendiak eta landa eremuak erabateko garrantzia dute gure lurraldean; batez ere ekosistemarentzat, baina baita basogintzarako, nekazaritza eta abeltzaintzarako, ehiza eta arrantzarako, kirol jarduera eta erromerietarako ere... Ezin dugu ahaztu mendiek eta espazio naturalek betezen dituzten funtzio sozialak, komunitateen ehundura sendotzen dituztenak, gure kultura eta historia ere barnebiltzen dituztenak. Horiez gain mendiak, Gipuzkoako paisaiak identitate sortzaileak ere badira, garen bezalakoak egiten gaituzte. Lurraldearekin lotzen gaituzte. Zer nolako lotura izango lukete etorkizuneko gipuzkoarrek erabat suntsituko bagenu?

"Badirudi Eider Mendozari 'Energia Jasangarrirako Estrategia. Gipuzkoa 2050' txostena (2021ean onartua) ahaztu zaiola. Txostenak dio Gipuzkoa ez dela egokia horrelako makroproiektuak garatzeko"

Badirudi Eider Mendozari Energia Jasangarrirako Estrategia. Gipuzkoa 2050 txostena Gipuzkoako Diputazioko tiraderan ahaztu zaiola. Izan ere, esan berri du antzeko txostenak oso garestiak direla. Dokumentua 2021eko abenduaren 21ean onartu zen –San Tomas egunean, kasualitatea ote?– eta bere 534 orrialdetan txostenak dio Gipuzkoak duen orografiagatik eta populazio dentsitateagatik, lurraldea ez dela egokia horrelako makroproiektuak garatzeko eta ez direla errentagarriak.

Txostenak berak, aldiz, dio autokontsumorako energia sare deszentralizatu bat sortu behar dela, gertukoa eta txikia. Bada, has gaitezen hortik eta inberti dezagun diru publikoa horretan, eta erabil ditzagun ditxosozko Next generation diru funtsak etorkizuneko pertsonen bizitza guztiak bizigarriak izan daitezen; eta ez multinazionalek nahi duten tokian nahi duten proiektua garatuz poltsikoak bete.

Badaude, beraz, inposatu nahi duten eredu horren aurretik, garatu beharreko alternatibak. Makroproiektu hauek egin besterik ez dagoela eta Energia berriztagarrien LPSa aprobatzeko presa duten horiek badute nora jo: Energia Jasangarrirako Estrategia. Gipuzkoa 2050 txostena.

Bukatzeko, datorren irailaren 29an, eguerdiko 13:00etan, Zelatunen, Ernio azpian, iraileko azken igandean urtero egin ohi den erromeria nagusian Gipuzkoako Mendiak Askeko kideok Mendietan zentral eolikorik ez! lemapean egingo den konzentraziora gonbidatu nahi zaituztegu.

Orain dela bi hamarkadetako borrokari leial izaten jarraituko dugu mendien eta landa eremuaren alde.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Irakurleen gutunak
Konfrontaziora pasatzeko garaia da

Euskararen normalizazioaren motorrak herri dinamikara bueltatu behar du aurrera egin nahi badugu


Honezkero, hemen dago beherakada

Antropologo eta ingeniaria den Yayo Herrerok dioen bezala, datu bat da. Horren jatorria ulertzeko erraza den baieztapen xume batean laburbil daiteke: Lurra agortzen ari da.

Gaia konplexua da. Ikuspegi asko daude, interesak gurutzatzen dira, informazioa desinformazioarekin... [+]


2025-07-25 | Ana Morales
Esan barik ez doalako

Sasijakintsua, jakineza eta franco txikia: horiexek dira aurrekoan Gotzon Lobera jaunak, Bilboko kale batzuen izenak aldatzeko ekimenaren kariaz, Deia egunkarian zuzendu dizkidan epitetoak. Ez du nire izena aipatu, egia, baina neu izan naizenez urte eta erdi luzeko borrokan... [+]


2025-07-25 | Julen Orbea
Bilbon euskara jira ta Bira

Euskara badago Bilbon, baina non? Eta zertarako? Nork sortzen du euskarazko kultura, eta nork sostengatzen? Galdera horien aurrean, udalaren azken urteetako erabakiei begira, argiago ikusten da euskara eta kultura bizirik nahi ditugunontzat kezkagarriak diren erabakiak hartu... [+]


Gizon heterosexualak eta literatura feminista: hausnarketa bat

Hasieratik argi utzi nahiko nuke ez naizela inolaz ere feminismoan, sexu- eta genero-teorietan ezta LGTBIQ+ komunitatearekin lotutako gaietan aditua. Gizon txuri heterosexual bat naiz, ezkertiarra esan dezagun, bere burua feministatzat hartzen duena (edo feministen aliatua,... [+]


Auzolanean ikastola eraiki!

Goizaldeko lehenengo eguzki-izpiekin batera zabaldu ditu ateak Kirikiño Ikastolak. Zapatua da, auzolan eguna. Parte-hartze batzordeko arduradunak irrintzia egin eta lanera bideratu ditu bertaratu diren ehundik gora partaide: “Hemen erronkak denonak dira! Aurrera,... [+]


Amasa-Villabonako EH Bilduri erantzuna

Amasa-Villabonako EH Bilduk argitaratutako idatziaren harira, hainbat adierazpen egin nahiko genituzke. Lehenik eta behin, argi utzi nahi dugu larrialdi klimatikoari aurre egitearen urgentzia ukaezina dela, eta horregatik, krisi honekiko dugun kezkagatik beragatik jartzen dugula... [+]


Lotsa sentitzen dut giza generoko kide izateagatik

Milaka pertsonak modu aktiboan parte hartu dute, eta hala jarraitzen dute, XXI. mendeko holokausto telebisatu handienaren aurka protestatzeko, eta pertsona horiei errespetu eta miresmen handiena zor diet. Baina, gizateriaren zoritxarrerako, askoz gehiago dira, egoerarekin... [+]


2025-07-23 | Iñaki Lasa Nuin
Gizakia kosmosa da

Gizakia kosmosa da. Kosmosa, mundua ez da gizakiarena, askotan hala dela ematen badu ere.

Udako solstizioan, egunez eguzkiak itsutu egiten gaitu duen argiaren indarrarekin, baina gauak ederrak dira, zeruan izar dirdiratsuak kabitu ezinka ikusten ditugunean. San Juan suaren... [+]


2025-07-23 | Josu Jimenez Maia
Marokoren estrategia zahar-berritua

"Saharar erradikalizatuek Estatu Islamikoaren burutza hartu dute Sahel-en". Izenburu asaldagarria, berriki argitaratua, baina hasierako asalduratik harago, testuaren irakurketa eta analisi sakonago bat eginda, honako ondorio hauek atera daitezke.

Kezka, ezinegona eta... [+]


Txorimaloei mokoka

Aurrean duzunak min ematen badizu, ez begiratu aurrera. Muturren aurrean duguna saihesteko logikoa dirudi, ezta? Zer ikusiko ote du gutako bakoitzak albo aldera so egiten duenean? Beharbada, miope batek betaurreko bila ikusten duen antzeko zerbait.

Miope bezain itsu,... [+]


2025-07-23 | Patxi Saez Beloki
Euskara gara

Gu gara euskara. Euskara gure baitan bizi da. Guk biziarazten dugu. Euskara bizi dugu eta euskarak bizi gaitu. Guk elikatzen dugu eta gu elikatzen gaitu. Euskara gara. Euskara egiten dugunean euskarak egiten gaitu. Guk dugu, euskarak gaitu.

Euskararik gabe ez gara, eta hori... [+]


2025-07-22 | Kote Camacho
Aurtengo baraualdirako jada hamalau lagunek eman dute izena

Barau kolektiboak beti erdaraz izaten ziren, baraualdi bat euskara hutsean antolatzen hasi ginen arte. Irakurketa dramatizatuak taldean, abestu, dantzatu, arnasketa kontzientea, masaje trukaketa, Bergarako igerilekura jaistea, kanten liburuxka... eta pilota partiduak.

Aurten,... [+]


2025-07-22 | Nagore González
Maite ditugun pertsonen heriotza

Zenbat min jasan dezake bihotz batek?

Zenbat aztarna sentitu dezake azkenengo bihotz-taupadara arte?

Jaiotzen garenetik, min desberdinak sentitzen ditugu. Desilusioak eta arazoak, gero eta helduago garenean, orduan eta jasanezinagoak bihurtzen dira.

Jolasa bukatzea... [+]


Banketxeen mozkinak eta ustezko ezinak

Askotan hitz egin izaten da (dugu) banketxeen inguruan, kritika askoren jo-puntuan jarriz behin baino gehiagotan. Inor gutxi ezagutzen dut banketxeei buruz zerbait txarra esan ez duenik… baina, era berean, inor gutxi ezagutzen dut banketxeen zerbitzurik erabiltzen ez... [+]


Eguneraketa berriak daude