Bilboko Udaltzaingoak pertsona bat atxilotu du etxegabetze batean

  • Poliziak hiru pertsona etxegabetu ditu asteartean Alde Zaharrean, eta protesta egiten ari zirenen kontra jo du.

Artikulu hau CC BY-SA 2.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2024ko irailaren 25ean - 07:55
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Etxe-kaleratze bat izan da astearte goizean Bilboko (Bizkaia) Alde Zaharrean: bertan izan dira polizia-indarrak eta segizio judiziala, hiru gazte euren etxetik botatzeko. Artekalera bertaratu dira hainbat pertsona goizean goizetik, etxegabetzearen kontra protesta egitera.

AZET Etxebizitza Sindikatuak jakinarazi duenez, "tentsio-uneak" izan dira protestan zeudenen eta polizien artean. Udaltzainek atxilo eraman dute sindikatuko kide bat.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Etxegabetzeak
Eguneraketa berriak daude