Ikusgela proiektuak, hezkuntzarako ikus-entzunezko materiala lantzeko wikiekimenak, hirugarren ikasturteari ekin dio gaur. Orain arte 92 bideo argitaratu baditu ere, ikasturte honetan maiztasuna handituko du, astearte eta ostegunero bideo bat aterako du eta irailetik maiatzera beste 100 bideo argitaratzera helduko da. Euskal kulturako sorta berri batekin hasi da gaur ikasturtea. Zehazki, lehen bideoan euskarazko prentsaren laburpena egingo da 8 minutuko animazio bideo baten bidez. Ondoren etorriko dira, besteak beste, euskal zinema, euskal antzerkigintza, eta Euskal Pizkundea jorratuko dituztenak. Ikasturteak dakarren beste gauza berri bat, Ikusgela buletina.
Euskal Wikilarien Kultur Elkarteak gidatzen du Ikusgela eta bideoak Wikipedian txertatzen dira, baita YouTuben eta ikusgela.eus webgunean ere. Orain arte, argitaratutako bideoak entziklopedia libreko 408 artikulutan baino gehiagotan txertatu dira. Orain artean Ikusgelak 92 dibulgazio-bideo argitaratu ditu: Filosofia, Ekonomia, Euskal literatura, Ingurumena, Erronka Digitalak, Literatura Unibertsala eta Zortziko txikian sailetan banatuta. 2022an aurkeztu zen ekimena, eta ikasturtean zehar astero 2-3 bideo argitaratzen ditu.
Gaur euskal kulturako kontuekin ekin ondoren (prentsaren bideoa beherago itsatsi dugu), historia lantzen duen bideo-sorta abiatuko da ostegunean, hilak 19. Datorren astean Erronka digitalen sortarekin jarraituko du proiektuak. Iaz hasi zen sorta hori, Leire Palaciosek aurkeztuta, eta Badalab-ekin kolaborazion kudeatuta. Udazkenean filosofiaren gaineko bideoak ere etorriko dira, baita literatura unibertsalari buruzkoak ere.
Atal berrien artean, Historia ulertzeko gakoak izeneko sorta Danel Pascualek aurkeztuko du, saioa eta bideo bakoitzak 7-10 minutukoa izango delarik. Bideoek jasoko dituzte garai historiko bakoitzeko gako nagusiak, betiere, umorez eta tonu freskoan. Bi astean behin aterako dira lehen sortako seiak. Besteak beste, Neolitoa, Iruñeko Erresuma, euskal baleazaleak eta Berlingo Harresia jorratuko dira. Bideoen gidoiak Mikel Alvarez eta Lander Arretxeak egin dituzte, eta ekoizpenaren atzean Bira ekoiztetxea dago.
Ikasturteak dakarren beste berritasun bat da buletina, Ikusgelako edukiez informatuta egoteko. Urtaro bakoitzean ateratako bideo guztien berri jaso ahal izango da email bidez. Harpidetza hemen.
Aurrekoan idatzitako Irakasleon figura artikuluaren harira, kontu esanguratsu bat landu nahiko nuke. Artikulu horretan aipatu bezala, jende askoren ahotan dabil irakasleon lan karga baxua dela (gehienbat hezkuntza publikokoena), eta ditugun pribilegioak gehiegizkoak direla. Ez... [+]
Euskal Eskola Publikoaren alde borrokatzea STEILASen ikurra da. Ikasturte hasierarekin batera, gogoratu behar da aurreko ikasturtean hainbat kolektibotan akordio garrantzitsuak sinatzea lortu genuela, hezkuntza publikoan grebak eta mobilizazioak egin eta gero. Lan-akordio horiek... [+]
Palestinan bideratzen ari den genozidioa salatu dute Euskal Herriko Unibertsitateko ordezkariek. Hainbat neurri hartuta ditu EHUk eta tartean, batzorde bat sortzeko proposamena egina dio errektoretzak Palestinaren aldeko unibertsitate mugimenduari, aurretik ere unibertsitateak... [+]
DBH, Batxiler eta Lanbide Heziketan irakasle izateko ez dela zertan irakaskuntzan formakuntzarik jaso, aski dela ikasgai horretako edukiak menperatzearekin. Hori legeztatzeko eskatu diote Espainiako Gobernuari hainbat erkidegotatik, eta gaia lehen planora ekarri berri du ELGAk,... [+]
Ikama ikasle antolakundeak deituta, ikasleak Palestinaren alde mobilizatu dira astearte honetan, Hego Euskal Herriko hainbat ikastetxe eta unibertsitatetan. “Denon erantzukizuna da egoerari buelta emateko salaketa egin eta mobilizatzea”.
Aintzane Mariezcurrena Afan elkarteko psikologoak nabarmendu du “oso garrantzitsua” dela txikitatik alzheimerrari loturako zalantzak argitzea eta gaiaz hitz egitea, haurrek beldurrik izan ez dezaten.
DBHko 4. mailan eremuka irakastea planteatzen duen curriculum agindua bertan behera utzi du Kataluniako Auzitegi Nagusiak, aurrez Batxilergoan egin zuen gisan. Eremukako proiektuen aurkako salaketa Aspepc DBHko irakasle katalanen sindikatuak jarri zuen.
"Erronka izugarria" duen mahaia jarri du martxan Eusko Jaurlaritzak, 50 bat eragilerekin: eskola segregazioa gainditzeko neurriak adostea. STEILAS eta ELA sindikatuek ez dute parte hartu; Jaurlaritzak oinarri dituen politikek segregazioa betikotzen dutela diote.
Hiru urte bete dituzten 1.404 ikasle berri matrikulatu dituzte D edo B ereduetan, Nafarroan. Adin guztiak kontuan hartuz, 27.334 ikaslek ikasiko dute euskaraz. Matrikulen 67,8% ikastetxe publikoen sarean izan da.
Hilotan, euskara sarritan izan dugu albiste. Txarrerako, euskaltzaleon artean nagusi den aldarte ezkorra ikusita. Baina euskararen egoera txarra dela ez da kontu berria, datuen bitartez beste zerbait iradoki den arren.
Har dezagun, adibidez, hizkuntzak irabazi ei dituen... [+]
Irailaren 1ean hasi dute ikasturtea Ipar Euskal Herrian, euskarazko eskaintzari dagokionez, hainbat berrikuntzarekin. Esaterako, Sohüta eta Luhusoko haur eskola publiko banak euskarazko murgiltze eredua eskainiko dute, eta Hazparneko Armand-David laborantza lizeoak euskaraz... [+]
Gordin esan dute Aiaraldeko ikastetxeok: euskalduntzea “arriskuan dago” eta ikastetxeek, bakarrik, ezin diote aurre egin “egoera larriari”. Autokritika egin, eta hamar konpromiso hartu dituzte, hezkuntza komunitateek praktikara eramatekoak. Era berean,... [+]
UEUk eta BadaLabek ikertzaile gazteei zuzendutako diziplinarteko ikerketa-proiektuen II. deialdia egin dute. Honen helburuak dira ikertzaile euskaldun gazteen arteko harremanak sendotzea eta ezagutza-arlo ezberdinetako ikertzaileak elkarlanean aritzea. Irailaren 22ra arte... [+]
Testuliburuen mailegutza, berrerabilera edota bigarren eskuko azokak ugaritu badira ere, ikasmaterialak gastua izaten jarraitzen du etxe askotan, dirulaguntzak dirulaguntza. Eskola-itzulerak batez beste 400 eta 500 euro arteko gastua ekarriko du Hego Euskal Herriko etxeetan,... [+]
Bost sexologoren formazioa jasoko dute Nafarroako hamabi ikastetxetako irakasleek: sexualitatea ikasleekin lantzeko edukiak eta proposamen pedagogikoak eskainiko dizkiete. Skolae programaren segida izango da, nolabait.