Erreproduzitu bideoa
dokumentala
Wani
2024-01-10

Wani Doudou Maroni ibai-bazterrean bizi da, Guyana Frantsesan. Bere aurpegiak eta itxura ederrak bizitasun berezia erakusten dute. Paul Doudou, bere aita Aluku komunitatearen nagusi handia zen. Gaur egun, Maripasoulako herriko etxeko zerbitzu teknikoetako iturgina izaiteaz gain, ibaiko musikari errespetatuenetarik da. Baina, bere aita zenduz geroztik, Wanik huts existentziala hautematen du, dudatan da, bere izate zentzua zalantzaz ezarriz.

Horien guziengatik, hurbileko herritar bat hiltzen delarik, bere ospakizun atabala piraguan ezarri eta oihanera joan da. Ordu berean doluaren altxatzeko lehen urratsa abiatzen da, zenduaren izpirituaren askatzen lagunduko duen zeremonia, ibaiko herritar ohiengana eremanen duena.

⚠️ Hezkuntza kanal berria ARGIAn
Ikas-komunitatearen jarraipen berezia, Mikel Garciaren eskutik
Hezkuntzari egiten diogun jarraipenak koska bat egingo du gora, bai edukiz bai diseinuz berrituta datorren Hezkuntza kanalarekin