dokumentala
Orreaga 778
2021-03-18
Orreaga 778
Euskal Herriko pasarte zaharrenetariko bat, euskaldunek kontatuta, euskaraz. 778.urtean, Orreaga aldean, Karlomagno frankoen erregearen gibel armada suntsitu zuten bertako biztanleek, Karlomagnoren iloba Errolan hil zuten denbora berean. Gatazka hau gertatu zen lekuaz eztabaidatzen segitzen dute historialariek. Orreaga eta Donibane Garazi juntatzen dituen erromatarren bide zaharrean izan zitekeela diote gehienek.
 
Dokumental honetan, toki zehatza erakusten digute ikertzaileek, argumentazio aberatsarekin, Basile Ibañez eta Eñaut Etxamendi historialariek proposaturik, Stéphane Etxegaraik errealizaturik, Kanaldude Telebistak ekoiztua.
Bideo hau Kanaldude.tvek argitaratu du eta egilearen baimenari esker ekarri dugu.
Egilea(k):
 Kanaldude.tv Kanaldude.tv
Erlazionatutako bideoak
dokumental gehiago