Erreproduzitu bideoa
dokumentala
Orainaldian, Laissez Faire
2020-09-11

Gasteizko gazte sortzaileen inguruko dokumentala da, 2018. urtean estreinatua. 12 elkarrizketa biltzen ditu dokumentalak, eta bakoitzaren esparrutik kultura egiten duten gazte sortzaileak dira protagonista.

Ane Gebara ipuin kontalaria, Mikel Cthulhu Cosmic Tentacles zigiluaren sortzailea, Beñat Goitia musikaria, Paul Urkijo zinegilea eta Izaskun Urkijo arte zuzendaria, Irantzu Lekue artista eta muralista, Iker Fidalgo arte kritikaria, Frik1 eta Ojodekuervo grafitigileak, Gasteiz Hardcore Crewko kideak, Lurburu talde artistikoko kideak, Eider Bernaola argazkilaria, Reina Ginolanda idazlea eta Nerea Mauleon ilustratzailea.

Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!