Erreproduzitu bideoa
dokumentala
Iparra Hegoa - Errotuz zabaldu
2014-04-04
Iparra-Hegoa urtero Seguran ospatzen den mugaz gaindiko aste kulturala da. Baina horrez gain, Euskal Herriko xoko guztietatikbildutako borondatezko lanetan oinarritzen den dinamika bat da, Euskal Herria batzeko dinamika, gure baitan ere baden muga hori gainditzeko indarrean. Honen guztiaren jatorrian, batzen gaituzten bi gako daude: musika eta hizkuntza. Eta bi gizon: Xabier Albizu Apaolaza eta Beñat Elizondo. Dokumental honek 1993an Elizondon hasitako istorioa kontatzen digu, eta zazpi probintzietako aktoreak ezagutzera eramango gaitu, hasiera hartatik 2013ko Iparra-Hegoaren ediziora arte.  Han, urtero bezala, berriz ere bildu ziren lurralde osoko euskaldunak, Segurako gereziondoaren inguruan, haien indarrak errotuz eta bihotzean daramaten ametsa zabalduz.
 
Produkzioa eta elkarrizketa zuzendaria: Pantxika Maitia
Gidoia, irudiak eta muntaketa: Eki Pagoaga
Errealizazioa: Eki Pagoaga, Pantxika Maitia
Aldudarrak Bideoaren ekoizpena
Egilea(k):
 Kanaldude Kanaldude