Erreproduzitu bideoa
dokumentala
Eten barik joten
2021-09-24

Panderoa, emakumearen ahalduntzea tresna honen bidez, euskara eta kultura ditu aztergai nagusi lan honek. Emakume pandero-jotzaile, trikitilari, bertsolari, kirolari eta idazleen narrazioen bidez, instrumentu honek Euskal Herriko historia garaikidean izan duen papera ezagutarazten du.

Bizkaiko Foru Aldundiaren babesa eta EITBren parte hartzea dituen dokumentala hiru euskal pandero-jotzaileren testigantzak bilduz hasten da: Nati Bilbao, 91 urtekoa, pandero-jotzailea eta musika tradizionalaren kondaira; Maixa Lizarribar, euskal folk tradizionalean ibilbide luzeko pandero-jotzaile eta trikitilaria, eta Rakel Pujana, pandero-jotzailea eta traizioa eta modernitatea uztartu izan dituzten musika taldeetako kidea. Hirurek musikaren munduan nola hasi ziren kontatuko dute, eta urteen joan-etorrian batez ere maskulinoa izan den mundu batean bizitako esperientziak ekarriko dituzte gogora.

Horien bizipenak Aingeru Berguices Historia Garaikidean doktorearen proposamena ulertzeko abiapuntu gisa erabiliko ditu dokumentalak. Pandero-jotzailea, historikoki, gure gizartean nolabaiteko boterea izan duen emakumea dela azaltzen du berak. Espazioan eta denboran oso mugatua festara, erromeriara, baina benetakoa eta errespetatua.

Iturria: EITB.tv

  • Zuzendaritza: Panarama Studio
  • Ekoizpen exekutiboa: Txabi Anuzita, Germán Rubio, Marcell Erdelyi, Davide Cabaleiro
  • Ideia originala: Aingeru Berguices
  • Gidoia: Ivan Batty, Marian Gerrikabeitia
  • Ekoizpen burua: Elena Moreira
  • Ekoizpen laguntzaileak: Ramón Bahamonde, Txemari Ortiz de Luna, Laura Gutiérrez
  • Erredaktorea: Marian Porcel
  • Zuzendari laguntzailea: Ivan Batty
  • Argazki zuzendaria: Marcell Erdelyi
  • Kamerariak: Ivan Altube, Carlos Padilla
  • Zuzeneko soinua: Alberto de la Hoz, Fabio de las Morenas, Collider
  • Edizioa: Marian Gerrikabeitia
  • Audio edizioa: Alberto de la Hoz, Panarama
  • Iraupena: 61 minutu
  • Estreinaldia: 2020