Erreproduzitu bideoa
dokumentala
Esker 1000
2018-07-27

Rockarekiko deskonexioa eman dela asko hedatu da azken urte hauetan. Ikus-entzunezko ikasketetan ari diren Arrasateko unibertsitateko ikasle talde batek, hori hala ote den frogatu nahi izan du rockaren belaunaldi guztietako partaideen testigantzak hartuz, Esker 1000 deitu dokumental honetan.

Duda horretatik abiatuz, euskal rocka eta musika estiloaren bilakaeran arakatu dute, besteak beste; beti ere, testuinguru soziopolitikoa ardatzean jarriz. Hari beretik, Euskal irratiek sustaturik, Esker 1000 proiektuan buru belarri ari dira 1000 musikari biltzeko helburuarekin 11 euskal rock kantu 'mitiko' eskaintzeko kontzertu berezi batean.

Informazio gehiago: www.esker-1000.eus/eu/

Egilea(k):
Kanaldude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...