Erreproduzitu bideoa
dokumentala
Edward Snowden-en buru barruan
2017-09-29

2014ko maiatzaren 28an, NBC telebista kate estatubatuarrak 40 minutuko elkarrizketa zabaldu zuen Edward Snowden CIA eta NSA agentzietako kide ohiarekin. Elkarrizketa astebete lehenago grabatu zen Moskun —grabazioa bost ordutan egin zen, hotel batean—, eta bertan Snowden-ek defendatu egin zuen salatu izana AEBetako gobernuak ezarritako zaintza masiboko programak.

Brian Williams kazetariak egin zuen elkarrizketa, NBC Nightly News albistegiko aurkezlea, eta bertan, Snowden-ekin batera, une batez Glenn Greenwald The Guardian egunkariko kazetaria ere agertzen da.

Euskarazko Azpitituluak: azpitituluak.com

Egilea(k):
NBC News