Erreproduzitu bideoa
dokumentala
Born in Gambia
2020-04-03

Gambian haur asko indarkeria mota askotara kondenatuta dago, han jaioa izate hutsagatik. Haur asko praktika kaltegarrien biktima da, hala nola emakumeen mutilazioa edo genitalen ablazioa, ezkontza behartuak, sorginkeria-erritualak eta abar. Praktika horiek arriskuan jartzen dituzte haurraren garapena eta hezkuntza, ondorio fisiko eta psikologiko larriak eta iraunkorrak eragiten dituzte, baita desgaitasunen bat edo heriotza bera ere.

Born in Gambiak Hassan, Mariam eta Hayaren benetako historioa kontatzen du, diskriminazioaren biktima dira. Haiek babesteko legeak onartzeak ere ez du, berez, euren herrialdeko pentsamoldea, tradizioak edo ohiturak aldatu.

Egilea(k):
Natxo Leuza