Erreproduzitu bideoa
dokumentala
Arrakala -zirrikutu bat haitzean-
2015-07-20

Zer da heteroaraua? Nola egituratzen da bizi garen jendartean? Nola eragiten digu gure bizitzetan eta harremanetan?

Normaltzat saldu diguten haitz zurrun horren erraietan ez gara gustura sentitzen, eta galdera horiei nolabaiteko erantzuna bilatu nahian, Arrakala proiektua gauzatu dugu. Euskal Herria lurralde eremutzat hartuta gai hori lantzen duen ikus-entzunezkorik ez dagoela ikusita, Topatu gazte proiektu komunikatiboak (Topatu.info) eta Bilgune Feministak elkarlanean, lantalde bat osatu eta jende sare baten laguntzaz, euskarri nagusi gisara dokumental bat duen tresna kutxa osatu dugu.

Haitzaren arrakalak azaleratzea izan dugu helburu, eta, horretarako, heteroarauaren inguruko gaiak jorratu ditugu: familia zein elkarbizitza egoera ezberdinak, desira aukerak, identitateak eta sexu/genero sistemak horretan guztian duen eragina.

Diskurtso teorikoegietatik at eta praktiketan oinarrituz, heteroarautik kanpo dauden esperientzia eta bizipenak ezagutzea izan da asmoetako bat. Aldi berean, mugimendu feministak zein LGTBQ mugimenduak haitza arrakalatzeko bidean egindako ekarpenak ere ekarri nahi izan dugu lehen lerrora.

Egileak: Topatu.info eta Bilgune Feminista
Lizentzia: Creative Commons (zabaldu nahi eta behar beste, egiletza aitortuta beti).

Egilea(k):
 Topatu.eus Topatu.eus