Amaiurko batailaren 500. urteurrenean murgilduko gara, Gaizka Arangurenek gidatuta, 500 urte atzera egin eta gertakaria gertutik ezagutu dugu, hainbat historialariren laguntzaz. Orio Produkzioak ekoiztetxeak ETBrentzat egindako lan bat.
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...