Erreproduzitu bideoa
dokumentala
Abiadura handiko txikizioa
2022-11-04

Sinopsia: "Bizi izan dugun pandemia garaian, konfinatuta egon bitartean, Elorrioko gazteok etxeetatik AHT-aren obren ondorioz gure herria txikitzen ikusi genuen. Horren haserrearen ondorioz, gazte batzuk batu eta aspaldi indarrean egon bako AHT-rik EZ lantaldea berriz martxan jartzea pentsatu genuen. Oraindik ere, makroproiektu txikitzaile honen kontra egiteko arrazoiak badaudelako. Horren harira, urtetan herriko eta inguruko mugimenduan aritutako jendearen testigantzak jaso ditugu dokumental honetan, guk ere gure alea jartzeko asmoz. Alternatibak baditugulako, egin dutenagatik eta egiten ari garenagatik, AHT-rik ez".

Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!