Milaka gazte batu ziren soldaduskarako zozketaren aurkako manifestazioetan

Duela
30
urte

1995eko azaroaren 16an,

Milaka gazte batu ziren soldaduskarako zozketaren aurkako manifestazioetan. Talde antimilitaristen deialdiarekin bat eginda, ikastetxeetan greba eguna deitu zuten Hego Euskal Herriko ikasleek. Manifestazioak egin zituzten Bilbo, Donostia, Gasteiz eta Iruñean. Iruñekoa espetxearen aurrean amaitu zen, eta eskailera bat hartuta, inguruko hormara igo ziren. Donostian Ertzaintza eta manifestarien arteko istiluak izan ziren.

Iturria:

Iturria: Erredakzioa, Milaka gazte zozketaren kontra (Euskaldunon Egunkaria, 1995eko azaroak 17).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Kalean da Larrun #312 zenbakia
El Salvador-eko egoerari buruzko aldizkari monografikoa
Maria Ortegaren eskutik, El Salvador herrialdean bizi duten egoera konplexuan sakontzeko aukera izango dugu.