Jaurlaritzak "bortizkeriaren kausak aztertzeko" kontratatutako kideek NATOrentzako lan egiten zutela argitaratu zuen ARGIAk

Duela
41
urte

1985eko azaroaren 3an,

Jaurlaritzak "bortizkeriaren kausak eta jatorriak" aztertzeko kontratatutako taldeko kideak nor ziren argitaratu zuen ARGIAk. Maiatzean jakinarazi zuen Lakuak talde batekin ari zela lanean, baina ez nork osatzen zuten. Clive Rose, Franco Ferracuti, Hans Horchem, Peter Janke eta Jacques Leaute ziren “adituak”, Afrikako herrialdeetan gerra kolonialean arituak, ezkertiarren aurkako NATOren plan kontrairaultzaileen diseinatzaileak eta gerra zikinaren zein frankismoaren defendatzaileak, besteren artean. Eskandalu handia sortu zuten ARGIAk zabaldutako bakoitzaren biografia haiek.

Iturria:

Gatzaga taldea. Bost esperto alokatu dizkio OTANek PNVri (ARGIA, 1.078 zenbakia)

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...