Francoren estatua bat arrosaz margotu zuten Galizian, diktadorearen jaioterri Ferrolen

Duela
26
urte

2000ko azaroaren 19an,

Francoren estatua bat arrosaz margotu zuten Galizian, diktadorearen jaioterri Ferrolen. Bere heriotzaren bezperan egin zuten salaketa ekintza Assembleia Popular do Noroeste talde independentista galiziarreko lau ekintzailek. Bitartean, beste zenbait lagun inguruan bildu ziren frankismoaren sinboloen aurkako eta errepresio frankistaren biktimen aldeko mezuekin. Hurrengo urteetan, A Coruña, Pontevedra eta Ponteareas-en ere diktadorearen estatuak hautsi eta arrosaz margotzen aritu ziren, Galiziako guztiak kentzea lortu arte.

Iturria:

Erredakzioa, Pintan de rosa la estatua de Franco (La Voz de Galicia, 2000ko azaroak 20).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...