Ogoni herriko bederatzi pertsona urkatu zituzten Nigerian, Shell multinazionalaren kutsaduraren aurka borrokatzeagatik

Duela
30
urte

1995eko azaroaren 10ean,

Nigeriako diktadura militarrak Ogoni herriko bederatzi pertsona urkatu zituen. Ogoni Herriaren Biziraupenerako Mugimenduko kideak ziren, bortxarik erabili gabe Shell multinazionala Nigerren deltan eragiten ari zen kutsaduraren aurka borroka egiten zuen taldeko kideak.

Tartean zen atzerrian sona handia zuen Ken Saro-Wiwa idazlea ere, gobernuarentzat oso deserosoa. Bera izan zen aipatu taldearen sortzaileetako bat eta horregatik urkatu zuten.

Ogoni herriak urteak zeramatzan borrokan Shell petrolio konpainiaren aurka, beren lurrak kutsatzen eta baliabideak lapurtzen zizkiela salatzeko. Azpian ikus daitezke inguruak nola kutsatu izan dituen multinazional horrek, inpunitate osoz.

Niger deltan Shellek eragindako kutsaduraren erakusle bat.

Iturria:

Josep Fontana, Por el bien del imperio (Pasado y Presente).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik