Sinn Féin alderdia sortu zuten Dublinen

Duela
121
urte

1905eko azaroaren 28an,

Sinn Féin alderdia sortu zuten Dublinen. “Sinn Féin” hitzek irlanderaz “Geu” edota “Gu Geu” esan nahi dute eta irlandarrek beren buruak gobernatzeko ideiari erreferentzia egiten dio. “Gure arazo politiko guztien iturri etengabea den Ingalaterrarekin lotura hausteko, eta gure herrialdearen independentzia aldarrikatzeko” sortu zuten alderdia, sortzaileek adierazi zutenez. XX. mendeko azken hamarkadetan batez ere Irlandako iparraldean izan zuen indarra, baina Ostiral Santuko Akordioen ondoren, apurka bere indarra irla osora zabaldu da, eta egun Irlanda osoaren batasunaren alde borrokatzen duen ezkerreko alderdi nagusia da.

Iturria:

Brian Feeney, Sinn Féin. Un siglo de historia irlandesa (Edhasa).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...