Kortatuk bere lehen diskoa aurkeztu zuen Iruñeko Ttut tabernan

Duela
41
urte

1985eko azaroaren 18an,

Kortatuk bere lehen diskoa aurkeztu zuen Iruñeko Ttut tabernan. Fermin eta Iñigo Muguruza anaiek Treku Armendarizekin batera osatutako taldeak bere lehen lan luzea aurkeztu zuen prentsaren aurrean. Aurretik Cicatriz, Kontuz hi! eta Jotakierekin batera egindako “lauren diskoa” argitaratua zegoen, eta Kortaturen abestiak jai guztietan entzuten ziren ordurako. Aizkolariaren azala zuen diskoa Euskal Herriko milaka pertsonaren soinu banda bilakatu zen berehala.

Iturria:

Miguel Muñoz, ‘Sarri Sarri’, ‘Nicaragua Sandinista’ o ‘Jimmy Jazz’: el primer disco de Kortatu cumple 35 años (Cuarto poder, 2020ko azaroak 18).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...