Pozoituta hil zuten Kamerungo lider antikoloniala Genevan: Felix-Roland Moumié

Duela
64
urte

1960ko azaroaren 03an,

Pozoituta hil zuten Kamerungo lider antikoloniala Genevan: Felix-Roland Moumié. Frantziar kolonialismoaren aurkakoa zen, eta agente sekretu frantziar batek pozoitu zuen, kazetari gisa aurkeztu ostean bere burua.

1960ko urrian Frantziaren menpeko Kamerunek independentzia lortu zuen, baina Afrikako deskolonizazio prozesuan zehar ikusi zen metropoliek beren eragina kosta ahala kosta mantendu nahi zutela, krimen ugariren bidez bazen ere.

Frantziak Moumié hil eta gutxira hil zuen Belgikak Kongoko Lumumba, CIAren laguntzarekin.

Iturria:

Josep Fontana, Por el bien del imperio. Una historia del mundo desde 1945 (Ed. Pasado & Presente).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
25
urte